Kobazuloan denbora asko pasa ostean eta orain arte kaleratutako lanak aurkezteko asmoz, eszenatokietara igotzea erabaki du Monsieur leCrêpe-k.
Horretarako, hamar kontzertuz osatutako bira bat prestatu du (oraingoz) 2027ko aurreneko hilabeteetarako. 2025eko VENTA AUNDI eta 2026ko COLLAGE DOMINGUERO CON MOVIDAS DEL VIERNES disko laburretako abestiez gain, bira aurretik kaleratuko duen lan berri batekin beteko du zuzenekoetako setlist-a.
Aipatu beharra dago HERRI GERRIYA kolektiboko kideak izango dituela alboan.
