Gure Historia
Jimmy Jazz Gasteiz
2008ko abenduan Jimmy Jazz aretoa Euskal Herriko musika panoraman sartu zen CYNICS taldearen indar ikaragarriarekin, Arrasateko Los Cretinos taldeak lagunduta. Lehen kontzertu hau asmo adierazpen bat izan zen, beti bi eszenetako onena konbinatu nahi izan duen areto batentzat: Euskal Herrikoa eta nazioartekoa.
Hala ere, motz geratuko ginateke Jimmy Jazz kontzertu-areto soiltzat hartuko bagenu. Jimmyko eszenatokian bakarrizketak, merkatu espezializatuak, “master class”ak, bertso-saioak, antzerki-jarduerak… ere egiten dira.
Gure lana beti egon da Gasteizko bizitza kulturalari oso lotua, eta bertako taldeen diskoak eta bideo-klipak grabatzeko, hiriko elkarteen ekitaldietarako, liburu aurkezpenetarako edo Gazte Talent lehiaketa egiteko erabili izan da aretoa. Etorkizuneko melomanoen harrobia ere ez dugu alde batera uzten, haurrentzako jarduerak antolatuz, txikienei musika onaren plazerra emateko.
Jimmy Jazzekin hasi eta gutxira, aretoan bertan beste espazio bat sortzeko aukera ikusi genuen, beste musika anitzagoekin (Hip Hop, Reaage Dancehall…) eta Klub esentziarekin. Urteekin, klub hori musika elektronikokoa programatzen klub bat bihurtu da, eta Europa osoko artista underground handiak igaro dira bertatik, eta bertatik Mugako bezalako jaialdiak sortu dira.
Urte hauetan #JJKLUBek Euskal Herri osoko hainbat elektronika-kolektiboren jaiak izan ditu, eta dagoeneko Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko klub erreferenteetako bat bihurtu da.
Etengabeko lan urte hauen ostean, esperientzian eta ilusioan hazi gara, eta gure jarduerek aretoren horma fisikoak gainditu dituzte. Jimmy Jazz Gasteiz lokal bat bakarrik izateari utzi eta Euskal Herriko kulturari lotutako marka bat bihurtu da. Zaila egiten zaigu harresiz kanpoko lan hori aukeratzea, baina honako hauek aipa genitzake besteak beste:
EHU Kulturaren musika-programa Gasteizen, Euskararen Egunaren musika-programazioa Mendizorrotzako kiroldegian, Gauart: elektronika eta artea ARTIUMekin lankidetzan, Birra Zuzenean, Arabako garagardo artisauaren azoka, Mugako jaialdia, Gasteizko musika elektroniko garaikidearen jaialdia, Gasteiz Calling, Iradier Arenan egiten den punk-rock jaialdia, Punk in drublic bira, Modra & Roll jaialdia, Vital Egunaren ekoizpena eta abar luze bat.
Etorkizunari begira, Jimmy Jazz Gasteizek proiektuak sortzen eta sustatzen jarraituko du, inguratzen gaituen panorama kultural zirraragarrian (bereziki musikalean) gertatzen denaren isla izaten jarrai dezan.
Urte
Ikusle
Kontzertu
KLUBeko Gauak
Ekitaldi
Jimyy Jazz ESZENA
Jimmyren beheko aldeko areto handiari eman diogun izena da, eszenatoki bat eta bi barra dituena. Hala ere, motz geratuko ginateke Jimmy Jazz kontzertu-areto soiltzat hartzen badugu. Gure eszenatokitik bakarrizketak, merkatuak, master class-ak, bertso-saioak, antzerkiak, Djak… ere pasa ohi dira.
Gure lana beti egon da Gasteizko bizitza kulturalari oso lotua, eta bertako taldeen diskoak eta bideo-klipak grabatzeko, hiriko elkarteen ekitaldietarako, liburu aurkezpenetarako erabiltzen da.
Jimmy Jazz KLUB
Jimmy Jazzekin hasi eta gutxira, aretoan bertan beste espazio bat sortzeko aukera ikusi genuen, beste musika anitzagoekin (Hip Hop, Reaage Dancehall…) eta Klub esentziarekin. Urteekin, klub hori musika elektronikokoa programatzen klub bat bihurtu da, eta Europa osoko artista underground handiak igaro dira bertatik, eta bertatik Mugako bezalako jaialdiak sortu dira.
Urte hauetan #JJKLUBek Euskal Herri osoko hainbat elektronika-kolektiboren jaiak izan ditu, eta dagoeneko Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko klub erreferenteetako bat bihurtu da