GARRANTZITSUA:
Zalantza bat bidali aurretik, ziurtatu hau F.A.Q-etan (Galdera ohikoenak) normalean kasu hauetan emailak ez baitira erantzuten.
F.A.Q.
1.- Adin gutxikoak kontzertuetara sartu daitezke?
Eusko Jaurlaritzaren 4/1995 legearen arabera, heldu batek erantzunkizuna bere gain hartu eta berarekin lagunduta badoaz sartu daitezke. Dena den, baliteke emanaldiaren arabera sartzea gomendaria ez izatea.
Dudarik izatekotan galdetuiguzu.
2.- Adin txikikoek sarrera ordaindu behar dute?
Emanaldia ikustera doan beste edonor bezala, sartu nahi badute sarrera ordaindu beharko dute. Jimmy Jazz-eko prezioak bakarrak dira.
3.- Aretoan zerbait galdu egin dut (arropa, mugikorra, giltzak, kartera…) Zer egin behar dut?
Galdutako edo ahaztutako objektuak bulegoan jasotzen dira. Aretora publikoarentzat irekita dagoen orduetan hurbildu eta aretoko arduradunarengatik galdetu beharko duzu. Ordutegiak honakoak dira: ostegunak 2:00etatik aurrera eta ostiral, larunbat eta jai egun bezperetan gaueko 1:00etatik aurrera.
4.- Noiz jartzen dira salmentan joan nahi dudan kontzertuko sarrerak?
Behin gure web orrian kontzertu baten berri ematen dugunean, hortik egun gutxira gure ohiko salmenta puntuetan egongo dira eskuragarri. Gainera betiere on-line erosteko aukera izango duzu, kulturalive.com edo beste salmenta kudeatzaileen bitartez.
5.- Inoiz ez duzu sarrera bat internet bidez erosi? Erreza da? eta garrantzitsuena, segurua?
Kulturalive.com edo beste edozein kudeatzaile baten bidez sarrerak erostea oso erreza da eta ordaintzeko zerbitzaile seguruak erabiltzen dituzte. Desplazamenduak eta ilara luzeak sahiestuko dituzu, eta kulturalive.com kasuan kudeaketa gastua bakarrik 1.5 eurokoa izango da.
6.- Ze ordutan hasiko da interesatzen zaidan taldea?
Bi erreferentzia ordu ditugu:
1. Ateak irekitzen diren ordua: Aretora sartu ahal zaren orduari dagokiona.
2. Ikuskizuna: Kontzertua hasten den ordua da (nahiko puntualak izaten gara)
Talde bat baino gehiago dagoenean, lehenengo beti talde gonbidatuak joko du eta amaieran talde printzipalak. Gaueko 12.00-etan ikuskizun guztiak amaituta egon beharko dira.