J Martina pop elektronikoa lantzen duen talde nafartar-bizkaitarra da eta Kattalin eta Ane Barcena ahizpek Javier Jorajuriarekin batera osatzen dute. Urte batzuk eman ondoren pop elektronikoaren inguruan diskoak kaleratu eta zuzenekoak ematen, azken bira egingo dute, taldeak bere ibilbidea amaitzea erabaki ondoren. Hau izango da beraz taldea Araban oholtzara igoko den azken aldia.
Kalipotxo. Bilbo. Errematerik gabeko txistea, urrunegi iritsi den txantxa. Udan, Kalipotxok “KARNE Y WESOS” albuma argitaratu zuen, hainbat auzi politiko eta genero nahasten dituen diska, guztiz dark-wokez jantzita.
