IZAKI GARDENAK + Joseba B. Lenoir & Gakobeltzak

IZAKI GARDENAK – “Aurri gara” bira amaiera

+ Joseba B. Lenoir & Gako Beltzak

 

Martxoak 17 ostirala

Ateak: 21.00

 

8 € + gastuak / 10 €  

*Gasteizko Aek-ko Euskaltegietan (Arana, Judimendi eta Lakua) ikasleentzat eta Korrika laguntzaile txartelaz 5 €

 

Aurresalmenta: HOR DAGO! • VSD 
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu genituen, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ginen, “Amaieratik hasi” gure aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen lan hau.

2015eko udan “Aurri gara” grabatu genuen, hau ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso ditu, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik.

2016ko martxotik aurrera disko honen aurkezpen kontzertuekin jarraitu dugu, taldea Gasteizen finkatuz eta bertako musikariekin.

<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/3UCbdBqFR4E" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<iframe src="https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=13492&siteID=jimmyjazz" allowtransparency="true" frameborder="0" width="100%" height="1000px"></iframe>