GAZTE TALENT 2021 - Jimmy Jazz Gasteiz

2025eko GAZTE TALENT – XI.Edizioa

 

MUSIKA TALDE ETA BAKARLARI GAZTEEN LEHIAKETA (FINALAK)

 

14 – 35 urte bitarteko gazteentzat

 

Ateak – 18:30

 

Abenduaren 8an:

LABORAL KUTXA GAZTE TALENT SARIA

– DALTON & CO

– DERIBA

– DIRDAIA

Abenduaren 9an:

GAZTE TALENT SARIA

– NUN

– DEUS EZ

– MAKRIBA

DALTON & CO:
Mikel eta Aitor gara, umetatik elkarrekin jotzen daramagun 30 urteko bi lagun. Gustuko ditugun banden bertsio akustikoak egiten ditugu, bi ahots eta bi gitarrekin. Aspalditik ari gara pixkanaka hainbeste urtetan egiten dugunaren hariari jarraituko dioten abesti originalak konposatzen saiatzen. Bidaltzen dizkizuegun abestiek Mako eta Eolo dute izena; batak aldez aurreko doluaz hitz egiten du, eta besteak jada ibilitako doluaz, joan eta izaki mitologiko bihurtuko diren pertsonez, baita abiatu aurretik ere.

DERIBA:
2024an Amurrioko eta Urduñako 4 gaztek osatutako rock taldea da Deriba. Laukoteak haien hitzetan gaurko gizartearen arazo nagusiak islatu nahi ditu, soinu propio bat bilatuz. 2025ean haien lehen 4 abestiak kaleratu zituzten; eta 2026aren hasieran plazaratuko duten diska berria prestatzen ari dira momentu honetan.

DIRDAIA:
Dirdaia Gasteizko euskarazko rock alternatiboko hirukote bat da, indarra, melodia eta pasarte esperimentalak elkartzen dituena. Proiektua 2024aren amaieran hasi zen osatzen, eta kideen aurreko ibilbideek utzitako eraginak biltzen ditu, hala nola Twin Rebels, The Brewgrass Society edo Bele Zuriak, besteak beste. Zuzenean formazioa probatzeko lehenengo agerraldien ondoren, taldeak konposizioan eta bere lehen disko autoekoiztua grabatzen jarri du arreta, “Printzak” izenekoa, 2026ko hasieran argitaratzeko asmoarekin.

NUN:
Proiektu hau Gasteiztik dator mitologia eta gaurkotasuna pop-rock musikarekin nahasteko. Bi urtez bakarlari izan ondoren, oraingoan, banda batekin batera, NUN-en lehen formatuen formatu askoz instrumentalagoa aurkezten da.

DEUS EZ:
Deus Ez rock alternatiboa jotzen duen Gasteizko talde gazte bat da. Txikitatik ezagututa eta gustu musikala amankomunean izanik, laurok batera taldea sortzea erabaki zuten duela urte eta erdi inguru. Errekaleorreko ultramarinos zaharra, orain entsegu lokala bilakatuta, haien rutinaren parte bihurtu da, astegunetako estresa askatzeko era bezala. Orain arte, pare bat kontzertu eman dituzte, nabariena Zaharraz Harro izeneko auzo-festetan izanik. Musika idazteko The Pixies, Sonic Youth, Belako, Idles eta bestelako taldeetan oinarritzen dira. Euskarazko abestiak idazten dituzte, eta musika jotzera bultzatu zituzten taldeen estiloa ingelesetik euskarara ekartzea bilatzen ari dira.

MAKRIBA:
Makriba gara, Gasteizko rock talde bat. Gaztetatik ezagutzen garen 22 urteko 4 lagun gara (Markel batería, Aimar teklatua eta koroak, Mikel baxua eta koroak, Ibai kitarra eta ahotsa), Covid garaian, restrikzioen aitzakiarekin musika egiteko elkartzen hasi ginenak. Azkar hasi ginen gure lehenengo kantak konposatzen baino instrumentu eta tresna faltagatik, herrietako festetan berbena lanetan ibili ginen proiekturako dirua aurrezteko. Aurten, gure proiektua eta soinua gehiago definitu dugula esan dezakegu eta jendeak hau ezagutzea gustatuko litzaiguke. Geure  kantek haien artean desberdintasun nabarmenak dituzten arren, kitarra distiratsuak eta koroak agintzen dutela esan genezake, The Cure edo Itoizen moduko soinuak bilatzen