Aitzina Folk

Aitzina Folk

Aitzina Folk - Fillas de Cassandra - Jimmy Jazz Gasteiz

AITZINA FOLK

 

FILLAS DE CASSANDRA

+ Old Time Spooks

 

Azaroak 14 Larunbata

Ateak – 20:00 / Emaladia – 20:30

 

Aurrez: 12 € / 25 €

EN DU: Aitzina Folk, Kontzertu solidarioa. Bildutako diruaren zati bat ataxia telangiektasia ikertzeko erabiliko da

Fillas de Cassandra gaur egungo Galiziako musika-proiektu garrantzitsuenetarikoa da. María Soa eta Sara Faro Viguesek osatutako bikoteak identitate artistiko nahastezina eraiki du: Galiziako tradizioa elektronikarekin, ahots-esperimentazioarekin eta konposatzeko modu zorrotz bezain hunkigarriarekin txirikordatzen ditu. Musika herrikoia begirada garaikide batetik berrinterpretatzen du Fillas de Cassandrak.

Acrópole bere lehen diskoari eta Últimas Dionísiacas birari esker, taldeak idar handia hartu zuen; bi urtetan 130 kontzertu baino gehiago eskaini zituen. Orduz geroztik, bikoteak bere sormena zabaltzen jarraitu du etengabe han eta hemen. 2025ean Hibernarse argitaratu zuen, album, fanzine eta bideofilm formatuan hedatutako proiektua. Proiektu honek sorkuntza prozesuetan etenak duen garrantziaz hausnartzen du.

Taldearen etapa berria Tertúlia (2026) diskoarekin iritsi da, Çantamarta ekoiztetxearekin argitaratutako lana. Perkusioak, ahots-harmoniak eta musika tradizional eta elektroniko garaikidearen tresnak nahasten ditu samurtasuna, ironia eta probokazioa bilatzen dituen lan honek. Fillas de Cassandraren zuzenekoari esker, taldeak oholtza gainean interpretatzen duen istorioaren parte bihurtzen da publikoa.

La Txama

La Txama

Fragile  - Jimmy Jazz Gasteiz

LA TXAMA

+ Sedientos de Cumbia

 

Urtarrilak 2 Larunbata

Ateak – 20:30 / Emanaldia – 21:00

 

Aurrez: 15 €

Bertan: 18 €

LA TXAMA “Txamar” ekintza: saltzaile ibiltarien artean erabiltzen den trikimailu edo teknika, edozein objektu trukatzeko edo aldatzeko, bere onurarako. Horrela sortu zen hau, zerbait urratzailea bezala, bere ibilbide musikalean esperientzia desberdinak dituzten pertsonen arteko truke artistikoan oinarritutako proiektu musikala. Horrela, taldearen abiapuntua planteatzeko oinarriak finkatu dira. Talde honek edertasuna aurkitzeko modua bilatzen du, zaharraren eta berriaren arteko loturaren bidez, traste zahar horietako batzuk berrerabiltzeko modu bat bilatuz. Merkatari soilak baino gehiago, istorio kontalariak dira, ahaztutako objektuen arkeologoak eta gaur egungo musikaren etengabeko aldaketarekiko grina dutenak.

Sedientos de Cumbia Iruñean jaio zen 2024aren hasieran, musika talde heterogeneo batek pasio partekatu baten inguruan elkartzea erabaki zuenean: Argentinako cumbia villera. Damas Gratis edo Supermerk2 bezalako erreferenteekin, taldeak proposamen propioa garatzen du eta bertan kunbia, sinte estridenteak, kako latinoak, umorea eta tokiko erreferentziak nahasten dira.

Sedientos de Cumbia; dantza, izerdia eta sarkasmoa.

HEARTz Club

HEARTz Club

Bihotza + Ines - HEARtz #JjUPstairs

#HEARTz (club)

 

> RqR

 

> ALEJO MC 

{ Live / DJ set }

 

> BIHOTZA

{ HEARTz }

 

 

Urriak 2 Ostirala

 

Ateak > 1:00 – Itxi arte

 
HEARTz 

HEARTz “elektronika soziala” konzeptua leku eta ekintza desberdinetik garatzeko jaio egin da. Sinisten dituen baloreaz sustatzeko. Hau da: berdintasuna, begirunea, ezagutzera eman eta integrazioa. Elektronikari garaikideko kulturaren barne balorea emanez.

HEARTz Club 

Bihotzak, musika erakustea eta programatzea interesatzen zaion espazioa da nahiz bertako artistak nahiz atzerritarrak aukeratzen. Euskal Herriko areto desberdinetan HEARTZ cluba ospatzen eta Clubeko elektronika kulturaren balore sozialak sustatuz.
Bihotzak, gaurkotasunean eta gizartean ikusi nahi ditugun aldaketekin, Klubek eta artistek sor dezaketela diskurtso kontziente bat uste du. Bere sentsibilizazio gehituz eta bere kudeaketa kulturalari eta ekarpenari balorea ematen.