Izaki Gardenak

Izaki Gardenak

Izaki Gardenak - Jimmy Jazz Gasteiz

IZAKI GARDENAK (Bira Amaiera)

+ Sara Zozaya

 

Azaroak 27 Ostirala

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurrez: 15 €

Bertan: 18 €

Izaki Gardenak Itzulera data gabeko gero arte bat da hau. 2025 hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, “Orube” (Alde ilunA, 2024) disko berria aurkezteko gogoak indarberrituta. 30 kontzerturik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako “Sitsak”. Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak, baina estudioan berriz ere sartzeko gogoa izan dute, “Itzal handi bat” kantu berria eta Anari-ren “Aingura hegodunak” abestiaren moldaketak grabatzeko. Itzuleraren amaiera ospatzeko bi kantu, “gero arte” esan nahi duen kontzertu honekin batera.

Sara Zozaya - Jimmy Jazz Gasteiz

Sara Zozaya: Euskal Herriko musika eszena berritik sortutako ahots berezienetakoa da. 2018an bakarkako lehen EPa argitaratu zuenetik — Mondosonorok urteko demo onenen artean aitortu du —, donostiar artistak soinu-unibertso propioa garatu du, non lo-fi, pop esperimentala, minimalismoa eta euskal tradizioaren oihartzunak elkarrekin bizi diren. Bere ibilbideak LP bat eta hainbat EP barne hartzen ditu, baita Benito Lertxundi edo Valdivia bezalako erreferenteekin egindako lankidetzak ere, sentsibilitateak eta askatasun sortzaileak markatutako identitate artistikoa sendotzen lagundu dutenak.

Bengo & Tatta

Bengo & Tatta

Bengo & Tatta - Jimmy Jazz Gasteiz

BENGO & TATTA

 

Azaroak 28 Larunbata

Ateak – 20:30

 

Aurrez: 15 €

Bertan: 18 €

BENGO izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria dago. Erritmo urbanoak eta kaleko kultura fusionatzen ditu letra hurbil eta benetakoekin. Abeslari, konpositore eta breakdance dantzaria, publiko gaztearekin konektatzen du energia eszeniko eta estilo propioaren bidez. 
2021. urtean ‘4 Taupada’ bere lehen EPa kaleratu zuen eta 2022. urtean hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan. 
2023ko hasieran kaleratu zuen ‘Bizirik’ lehen diskoa, zortzi abestiz osatua. Lan hau aurrekoa baino anitzagoa da eta argitaratu ondoren Euskal Herriko hainbat jaialdi, antzoki eta txokotan ikusi genuen. Urte berean “Artista gazte onena” izendatu zuten Gaztea Sarietan. 
2024ko azaroan ‘Belharra’ bere bigarren diskoak ikusi zuen argia.“Beste behin” singlearekin Top Gaztearen lehen postura iritsi zelarik eta 2025ean ‘Belharra Tour’ izeneko birarekin zuzenekoak eskaintzen egon zen eta Euskal Herritik kanpora lehen kontzertuak eman zituen Madril eta Bartzelonan. 
2026ean hainbat single kaleratuko ditu, udazkenean argitaratuko duen hurrengo albumaren aurrerapen gisa. Zuzenekoak eskaintzen jarraituko du, horien artean Paris, Bogota eta Mexiko Hiria bezelako hirietan.

 

TATTA 2lati2 aurkezten du, Denso ekoizlearekin batera sortutako bere bigarren estudioko diskoa. Bere ibilbide artistikoan aurrerapauso bat den lana da, etiketen gainetik dagoen soinu-unibertso propioa eraikitzen duena, euskarari eta bere nortasunari uko egin gabe. Oholtza gainean, lan berri hau zuzeneko ikuskizun berritu bihurtzen da: aberastasun musikal handiagoa eta proposamen bisual zainduagoarekin.

Brit Festival (Kubik)

Brit Festival (Kubik)

KUBIK ARETOA

BRIT FESTIVAL

by Neon Collective

 

Azaroak 28 Larunbata

Ateak – 20:00 + Karl Sound Dj sesioa (Indie Rock, BritPop)

Lekua: Kubik Aretoa (Bakea Kalea 5, Vitoria-Gasteiz)

 

Aurrez: 22 €

Neon Collective presenta Brit Festival, un espectáculo vibrante que rinde homenaje a las grandes bandas británicas que han marcado la historia de la música.
Un show de más de dos horas dividido en dos pases, donde la energía del rock británico se apodera del escenario.

En el primer pase, disfruta de una selección de himnos inolvidables de Blur, Arctic Monkeys, Radiohead, David Bowie, The Smiths, Franz Ferdinand y Coldplay, entre otros.
Un recorrido por las canciones que han definido generaciones y siguen sonando con fuerza.

En el segundo pase, prepárate para un gran tributo a Oasis, la banda que revolucionó el britpop con su actitud y temazos que siguen siendo auténticos himnos.

Disfruta también de una sesión inicial de Karl Sound DJ, que mantendrá la atmósfera encendida con los mejores ritmos británicos.

Un espectáculo único, vibrante y lleno de nostalgia que revive la esencia de los míticos festivales británicos con la fuerza de Neon Collective.
¡No te lo pierdas!