Urte batzuk lozorroan eman eta gero 2019-ko Abenduan itzuli zen iheskide eszenatokira, orduko Hatortxu Rock jaialdian, etorkizunak ekarriko zienari beste bueltarik eman gabe. Orduko hark ordea, barne harra areagotzea besterik ez zuen eragin eta hilabete gutxiren buruan Tronpi, Ibaiko eta Xaguk proiektuaren bir-abiatzea iragarri zuten hiruko gisara. Hartatik ez dira garai samurrenak egokitu izan baina iheskideak sukalde lanean aritu izan dira gauza berriak lantzen eta zuzenekoetarako prestatzen. Gaur, betiko mezu eta konpromezuak aldarrikatuz, inoiz baino indartsuago datoz, begi-puntua zorrotz, egurra nahibeste banatzeko asmoz!