XABI BANDINI
+ Grises
Urriak 9 ostirala
Ateak – 21:00 / Emanldia – 21:30
Xabi Bandinik, kerobiako abeslari eta konposatzailea izandakoak orain bere ibilbide berria eta lan berria aurkeztu digu, BIBA!, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) ekoiztua.
Lan berri honen abestiek 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasten dute. Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak ekartzen dizkigute non ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak ekartzen dizkigute gogora.
Europaz hitz egiten du, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnez. Beti ere posizio deseroso batetik txio sinple batetik haratago ikusi nahi ez duenarentzat. Beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak.
GRISES musika taldearen definitzen ez duen adjektibo bat baldin badago, hori, hain zuzen ere, bere izen propioa da, grisa. Bere soinuaren aberastasun kromatikoak karakarterizatuta, Zestoako (Gipuzkoa) boskote honek formula perfektua aurkitu du 80. hamaradako soinu horiek egungo pop rock ñabardurekin nahasteko, elektronika hari eroale gisa erabiliz.