Oraindik azaroan parrandarako gogoak geratzen bazaizkizue, 2018ko Gasteiz Callingaren Warm Up Party-aren kartela aurkezten dizuegu.
25th Coming Fire & Jerry A ek aurkezten dute:Remains of the Remains.
Iparramerikako punkaren ikono eta musikari bikain honen eta Euskal herriko underground eszenako talde beteranoaren elkarlanetik, gordintasun, etsipen, min eta abiaduraz kargatutako 10 kanta sortzen dira.
Kontinente ezberdinetan grabatu delarik, Martuteneko Tulipan Negro estudioan eta Portland-eko (Oregon) Audiosege eta Smegma estudioetan hain zuzen, Poison Idea taldeko abeslariak bolumena gehiegi igotzera
ausartzen den edonorri egin diezaioken mina entzuteko aukera da…Zirraraz, elkarlanez eta asmo onez kargatutako diska da honakoa, oraindik egiteko asko dagoenaren behin betiko proba, “bi errealitate alternatibok denbora-espazio plano berean talka egiten dutenean, zerua ozeanoen hondora presatzen denean, inork ez bait daki zer pasa daitekeen eta gelditzen zaigun bakarra itxarotea eta gainerakoen gainerakoa jasotzea bait da”.
— — —
Estricalla “Errezatarik gabe, metodorik gabe. Ilusioa soilik, salto egitea, aurrerantz begiratu eta erortzera beldurrik ez izatea”Estricalla energia dialektikoa dira, geldiezin eta mugiezina, militantzia eta borroka, ilusiorako eta itxaropenerako hardkorea, hemen eta orain. Hori da Estricalla, izen aragoiarreko talde euskalduna.