Vulk + Birkit - Jimmy Jazz Gasteiz

VULK + BIRKIT

Gauekoak kontzertu aurkezpena 

 

Irailak 18 ostirala

Ateak – 20:30

Azken aldian Euskal Herriko kontzertu aretoak bisitatu dituen edonork badaki zer den Vulk. Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz Larrañagak osatzen duten laukotea oso noizean behin bakarrik agertzen den karisma ateratzen dute. Beraien kasuan: oholtza gainean, non bat-bateko energia guztia askatu dezaketen.
2018an, Vulkek bere bigarren LPa argitaratu zuen, Ground for Dogs (2018) (Elsa Records, MEYO Records), Montreal Studios eta Estudios Brazilen grabatua. Bertan, hasierako indar kontrolatuaren jarraitutasuna hauteman daiteke, orain zati erritmiko eta melodiko progresiboagoekin nahastuta; Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako influentziekin. Vulken hirugarren luzea ateratzear dago.

___________________________

Birkite Alonso gasteiztarrak Bilbon egin du musika ibilbidea 2002an Eorann (rock/post-rock) taldea sortu zuenetik 2010ean Red Carmine (indie/shoegaze) bere bigarren taldea banatu zen arte. Bost urteko etena egin ondoren “Emen” izeneko lehen bakarkako lana autoeditatu zuen 2017ko abenduan, gitarra elektriko hutsean, Iñaki Alonsok Gasteizko Sonora estudioan grabatuta.
Looper pedala erabiliaz, soinu garbia eta distortsioa tartekatzen ditu bi urtez eraldatuz joan den bakarkako zuzenekoan. Hurrengo urtean argitaratuko duen bigarren lana ordea taldean prestatzen hasi da Mikel Palenzuela (gitarra), Ilargi Agirre (bateria) eta Patxi Agirre baxulariarekin batera. Zuzeneko elektriko indartsua daukate, Birkiten berezko soinua oinarrian antzematen delarik.