‘Egin ez dugun Guztia’ Víbora taldearen bigarren LP-a da. Lanak nostalgiaz hitz egiten du, azken urteetan taldeak bizitako guztiari buruz eta proiektuaren ondorioz albo batera utzi izan den guztiari buruz. Eraman dituen lekuetaz eta halako proiektu batek osatzen dutenen bizitzetan hartzen duen pisuaz ere bai. DIY-aren alde egiten jarraitzeko ilusioaz eta, aldi berean, nagusitzen joatearen eta aldaketa ezak sortzen duen tristuraz.
Aurreprodukzioa Gakobeltz Hit Faktorian egin zuten, Joseba Baleztena eta Miren Narbaizarekin. Grabaketa 2026ko abuztuan egin zuten Borja Pérezekin, La Nave Hermosa estudioetan, eta ondoren Victor Garciak masterizatu zuen.
Víbora Gasteizen sortu zen 2018ko hasieran, hiriko hardcore eta punk eszenako musikariek osatutako post-hardcore banda gisa. Hasieratik soinua bortitza, emozionala eta bizia izan da taldearen ezaugarri nagusietako bat. 2019an argitaratu zuten euren lehen lana, SINCVRV izeneko CD-a, eta honek taldearen izena tokiko zein estatu mailako eszenan kokatu zuen. 2021ean Botánica EP-a kaleratu zuten eta 2022an Crossed taldearekin batera grabatutako EP partekatua, PENA.
2023an iritsi zen euren lehen LP-a, Zaldi Beltza, orain arteko lanik sendo eta landuena. Disko horrek Europa osotik bira egitera, Estatu Batuetan jotzera eta estatuko hiri ugaritan kontzertuak eskaintzera eraman zituen. 2026ko otsailean argitaratuko dute euren lan berria, Egin Ez Dugun Guztia, BCore eta Zegema Beach Records zigilupean, taldearen ibilbideko mugarri berri bat markatzeko asmoz.
