TOC melodia eta potentzia tartekatzen dute, bai disko eta EPetan bildutako kantuetan, bai Euskal Herrian zehar emandako kontzertuetan.
2025 “JAIOAK HILTEA ZOR” disko berriaren aurkezpen biran buru belarri emango dute, lan artisaua bai ekoizpenean bai promozio aldetik.
KILIKI, Beñat Rodrigo Crufta, (1999) gaur egun bizi dugun soinu-mapa eklektikoaren egileetako bat da. Arrotxapean hazita, “bajeren” auzoan, bertako rude boys leinu batean, tronpeta-jotzaile gisa hasi zen 6 urterekin, baina bere coming-of-age-a soundsystem kulturaren bidez iritsi zen eta FL Studio-rekin itxialdiko arratsaldeetan, non Chill Mafia sortu zen. Talde gisa estatu espaireko panoraman sartu izanak euskal musika hiritarraren aukerak zabaldu zituen eta penintsulako aretoak bete zituen oso proposamen gaurkotuarekin, baina era berean oso hermetiko eta lokalistarekin, mirari bat!
