Sukena + Maskak - Jimmy Jazz Gasteiz

– SUKENA

– MASKAK

 

Martxoak 6 osteguna

Ateak – 20:30 / Emanaldia – 21:00

 

Aurrez 12 €

Bertan 15 €

Sukena Oñatiko herrian jaiotako poprock musika talde bat da. Bi ahizpakberrogeialdian zehar euren etxetikabiatu zuten proiektu hau, eta urteetanzehar proiektua eraldatuz joan da gauregungo seikotea osatu arte.
2023 amaieran argitaratu zuten beraie” “lehen lana. Diska kaleratu ostean, taldeak gorakada nabarmena izan zuen sare sozialetan, eta gorakada honek euskal musikan beraien tokia egitea ahalbidetu zieten.
Sukena taldearen 2025eko bira indarts” “dator. Bira honetan Euskal Herriko hainbat areto, herri eta gune euskaldu zapalduko dituzte, duten guztia emane eta ahots gabe gelditu arte. Euskal eszenan denbora luzez irauteko iritsi dira.
Maskak, musika proiektu bat da, 2021ean «Kakolak» izenarekin hasi zena. Kakolak, Itsasuko eta Bidarriko lagun taldeak, urte betez, Euskal Herriko bestak animatu ditu, euskal eta nazioarteko Rock musika batzuk interpretatuz. Gaur egun, Maskak taldekoak, musikaren maitale amorratuak gira, egun batez euskaraz idatzitako album bat sortzearen ideia eroa ukan dutenak. Euskara gure eguneroko bizitzaren parte haundi bat da eta garrantzitsua atxeman dugu, gure testuetan eta musiketan defendatzea. Kantu bat konposatzen hasi ginen, ondotik bi, eta denborarekin, 12 kantu egin eta grabatzera iritsi gira.
Gure ingurukoek gidatuta, gure ametsa errealitate bihurtu da. Gure asmoa, proiektua ahalik eta urrunen eramatea da, Euskal Herriko bazter guzietako eszenak inarrosiz.