Musika, eta bereziki Metalak bultzatuta, 1987-an Su Ta Gar taldea sortzea erabaki zuten eskolako lau lagunek.
Heavy metala euskeraz jorratzea izan da talde honek egin duen ekarpenik haundiena. Ordura arte inork inoiz egin ez zuena eta makina bat estereotipo puskatu zituena. Beraien hitzak kritika politiko eta sozial aldarrikatzailez beteak daude, eta esan daiteke, musika, hitzak eta orokorrean taldea, expresio bide bezala erabili dutela taldekideek.
Faktore guzti hauen bateraketak eta beraien maila musikalak, hasieratik ekarri zien arrakasta. Gaur egun, Euskal Herriarentzat, musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik.
