Maleta kantu berriez beteta, Judizmendikoek esklusiban joko dute Jimmy Jazzen Manual de Insomnio euren azken lana aurkezteko. Freskotasuna, energia eta aire berrituak erdibana xahutzen dituzten abestiak pop-rock doinuekin eta haien letren lirika zainduarekin nahastuko dira, laukoteak ohituta gaituen bezala.