Erositako sarrerak baliozkoak dira data berrirako.
Baina data berrira joaterik ez baduzue, sarrerak@jimmyjazzgasteiz.com helbidera email bat idatzi, dirua bueltatzeko eskatuz (ze kontzerturako den zehaztu mesedez).
Skabidean ska, reggae eta rocksteady talde iruindarra da. Talde gazte honek 2016an grabaturiko maketa bat, 2017an grabaturiko izen bereko lehenengo diska bat eta 2018an grabaturiko bigarren bat “Bideak Darrai” ditu. Hirugarren diska 2020ko otsailean argitaratuko du taldeak. 2019an taldeak Skabidean & The Blackbirds izenpean eskaini zituen kontzertu guztiak, izan ere 3 emakumezko abeslari berrirekin indartu zen behin-behineko 11ko egitura. 2020rako, ordea, taldeak hiru abeslariak behin betiko barneratu eta jatorrizko Skabidean izena berreskuratuko du, egitura berrindarturik. Ezin duzu galdu!