RENARDO RENOAK informatzen du:
Badirudi jada ez dela asko geratzen gizateriaren iraungipenerako. Azken urteetako gertaerak mundua amaierara iristen ari den abisua dira. Sumendiak, tsunamiak, epidemiak, lurrera doazen asteroideak, elikagai kutsatuak, plastikozko ozeanoak, klima-aldaketa, energia-krisia, gorrotoa, indarkeria eta guztiz ergeldutako jendea. Planeta honi amaiera emateko unea zen, disko indartsu baina dotore batekin, musika inoiz baino gehiago zainduz eta letra garratzekin, San Ferminetako Lemmyren gernua bezain garratzak. 2.000.000 urtean gure espeziea izan denari egiten diogun omenaldia da, eta orain, berriz, dena doa pikutara.