PILT

PI L.T.

+ Hiena

 

Maiatzak 13 larunbata

20.30

 

12 € + gastuak / 15 €

Aurresalmeta: HOR DAGO! • VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

PiLT 1993an sortu zuten Rafa Ruedak, Aitor Abiok eta Jose Manuel Sampedro “Xanpe”-k; handik gutxira Txarli Solano batu zitzaien. 1994an grabatu zuten lehenengo maketa; bigarren bat ere egon zen, eta horrekin irabazi zuten Euskadi Gaztea V. Maketa Lehiaketa. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan ere accesita lortu zuten.

Hurrengo urtean heldu zen lehenengo lan luzea, PiLT (Esan Ozenki,1996). “Hil da Jainkoa” izan zen ateak ireki zizkiena.  Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan zuen lan honek. Lehenengo lanak gora ekarrita, taldea bizi-bizi zebilen  “Denbora” (Esan Ozenki 1998) ondu zuenean, hau ere J. Lastraren gidaritzapean. Kritikak ere gorespen hitzak izan zituen. 90 bat emanaldi egin zituzten lan honi zegokion biran. Ia geldiune barik etorri zen “3” (Esan Ozenki,1999) . Aurrekoen aldean, lan lan zuzen, melodiko eta koloretsua da.

Txarli Solanok taldea utzi egin zuen eta David González gaztea sartu zen. Soinu aldaketa da “Minus” (Metak 2002) lan honen bereizgarrietakoa; “Xanpe”-ren gidaritzapean grabatu zuten eta nahasketak Garate estudioan egin ziren Haritz Harreguyrekin. Mungiarren lanik borobilena. “Game Over” (Metak,2004). Azken lanaren grabazioan laukote baziren ere, Aitorrek taldea utzi eta hirukote eginda eman zituzten zuzenekoak Rafak, Xanpek eta Davidek. “Xanpe”-k gidatu zuen ekoizpena Jonan Ordorikarekin batera. Lan gordinagoa da, kanta zuzenak ditu.

Hamarkada baino gehiago pasatu da gure azken emanalditik. Musikak bizi gaitu, eta taldearen gelditzeak proiektu ezberdinetarako ateak zabaldu zizkigun taldeko partaide guztiei. Horietan darraigun arren, une egokia iritzi diogu gure bideak berriz gurutzatzeko.

“Zergatik?” izango da gehienok buruan izango duzuen galdera eta, egia esan, ez dago zergati berezirik. Galdera honi eman diezaiokegun erantzunik zintzoena “Zergatik ez?” da.

Hau da, Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David González izango dira taula gainean, ohiko laukotea boskotea bihurturik. Emanaldi gutxi batzuk baino izango ez diren arren, gogotsu gaude emozioz beteriko une hauek zuekin konpartitzeko.

Osasuna!

PILT

<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/_xC1PwJoH3s" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Hiena

Hienaren soinuak paraje ilun eta lohitsu batera sutsuki eramaten gaituen ekaitz elektriko baten antza du. 2014ko amaieran Gasteizen sortua, Hiena Same Old, Flesh For Cannibals, Näut, Roto, Trumbo edo Tara taldeetan aritutako lau musikariren kemenetik sortzen da.

PiLT edo Bidasoako bazterretan sortutako Dut bezalako banda mitikoak gogorarazten duten gitarra riff amorratu eta garratzak. Oinarri erritmiko irmo bat, 90. hamarkadako Helmet edo Deftonesen antzeko banden kutsuak biziki eraginda.

<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/PZYAbyfCbdY" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/5fVv0bIb-dU" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<iframe src="https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=12424&siteID=jimmyjazz" allowtransparency="true" frameborder="0" width="100%" height="1000px"></iframe