Petti Band - MARK LANEGANen omenaldia - Jimmy Jazz Gasteiz

PETTI BAND

MARK LANEGANen omenaldia

 

Abenduak 28 osteguna

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurrez 15 € + gastuak

Mark Laneganen jarraitzaileek minez hartu zuten haren heriotza goiztiarra.
Sortzaile ugariren inspiratzaile eta erreferente ere izan da, tartean, Petti musikariarentzat. Hala, hura omentzeko talde indartsu bat bildu du Pettik: Joseba Irazoki eta Ruben Caballerp gitarrei su ematen, eta Iñigo eta Igor Telletxea dotoreak, baxuaren eta bateriaren agintean, hurrenez hurren.
Guztiek emango dute beren onena eszenatokiaren gainean, Pettiren ahots sendo eta iradokitzailearekin batera.