OLD TIME SPOOKS Euskal Herriko kaleetan jaiotako spooky hillbilly punk banda bat da. Banjo bat, gitarra erresonatzaile bat, garbigailu tabla bat eta barreño bat dira musika energetiko eta iluna sortzeko erabiltzen dituzten instrumentuak, ipar amerikar folk tradizionalaren soinuak eta punk-a nahasten dituena. Haien melodia ilunek beldur klasikotik B serieko filmen gaietara doazen letrak laguntzen dituzte. Taldeak bere bigarren diskoa kaleratu berri du, “CUCHILLO.SANGRE.MUERTE.ATAÚD.” izenburupean, 2024ko urrian. Bi urte baino gutxiagoan, Espainia osoan eta Europako hainbat herrialdetan jo dute jada.
CAIMÁN me recuerdan al punk en la era anterior a Youtube. A cuando la gente mezclaba lo que escuchaba en los discos con lo que le salía de las tripas. Porque sí, señoras y señores, esa época existió. Olvídate de poses estudiadas y sonidos clónicos. Caimán es punk guitarrero de barrio, así a secas. Puede que a muchos esta definición no les diga nada, para mí lo es todo. En el sonido de Caimán puedes encontrar referencias, a punk más primigenio, a punk rock más actual, pero sobre todo referencias a ellos mismos como individuos. Esto es lo que hay, niños y niñas. O los tomas o los dejas. Este es el espíritu original del R`n`r. Esta gente no quiere engañarte con trucos aprendidos en internet.
Caimán presentan ahora sus primeras grabaciones, producidas por Martín Capsula. Un EP de 3 temas icendiarios que me suenan igualmente a Dead Boys de Zaramaga, que a Gluecifer del Casco Viejo o que a los Supersuckers de Adurtza. El amor y las calles en sus letras. Este Caimán lo mismo te ataca al cuello que al corazón.
PUNKARAOKEA. Duela ia hamarkada bat eszenatoki baten gainean eroarena egiteko arte sakratutik jaioak, Punkaraokea gertatzen da hainbat bandako musikariak, mikrofono libreak eta garagardoa elkartzen dituzunean.
Musikgerrilla kolektiboaren errauts loriatsuetatik, urteetan Txagoko Jaietan eta Gaztekarpan eman dute brasa. Baina zaratak mugez ulertzen ez duenez, Arabako Mendialdera ere eraman dute beren punk-terapia, eta han utzi zuten arrastoa, suntsiketa eta gitar-sokaren bat hautsita.
Punkaraokea ez da kontzertu bat. Ez da karaokea. Sabotaje musikal kolektiboko ekintza bat da. Igo, mikroa hartu eta zure ereserki kuttunak txikitu: Eskorbuto, La Polla, RIP… Gokuren indarra eta Digimondarren laguntzarekin. Nahi duzuna, baina oihuka. Eta gaizki entzuten bada… hobe oraindik.
HARAKIN Gasteiz hiriko kaskamotzen soinu banda berria. Punka, jarrera eta zarata. Gehiago jakin nahi baduzu hurbildu gure kontzertuetara.
