“EZ DAGO KERIK SURIK GABE”
“Olvido Flores” (Antzerki)
Estefanía de Paz Asín
Martxoak 1 igandea
Ateak – 17:30 / Emanaldia – 18:00 (sarrerak agortuta)
Ateak – 19:30 / Emanaldia – 20:00 (2.pase)
#M3moria • Martxoak 3ko sarraskiaren 50. urteurrena

Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingotseko, poesiako, zirkuko eta gerrako istorio bat kontatzen du, oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien ahaztutako pertsonei egindako omenaldia izan nahian.
Anastasini zirkua, 50 artista baino gehiagoko troupe bat, penintsularen iparraldean bira egiten ari zen, eta heriotzarekin dantzan itzali zituzten argiak. Olvido Floresek 1936ko uztailean Lodosan (Nafarroa) gertatutakoak bizi izan zituzten pertsonen testigantzak ekarri dizkigu, oraindik ere gogoan dituztenak. Batzuk fusilatu egin zituztela diote, eta gainerakoak soldaduak entretenitzera behartu zituztela.
