Montauk + Sara Zozaya - Jimmy Jazz Gasteiz

MONTAUK

+ Sara Zozaya

 

Maiatzak 9 osteguna

Ateak: 21:00

 

6 € + gastuak / 8 €

Aurresalmenta: VSDEl Parral
Online: www.musikaze.com

Montauk ‘Geruzak’

2016an, estreineko lana argitaratu ostean, Geruzak izeneko bigarren diskoa argitaratu berri dute gasteiztarrek, Erraia diskoetxeak argitaratua. Beñat Goitia abeslari eta gitarjolearen bakarkako konposizioen gorpuztearen ondorioa da Montauk. Gorka Etxebarriak (bateria, bibrafonoa), Urko Urzelaik (baxua), Aitor Garcia de Vicuñak (gitarra, sinteak, programazioak) eta Beñat-ek osatzen dute laukotea.
Gasteizko Jimmy Jazz estudioetan grabatu eta nahastu dute Koldo eta Jabolo Sagastumeren (Sagasound) gidaritzapean eta Azkarateko (Nafarroa) Mamia estudioan masterizatu dute.
7 kantuko disko luzea dugu esku artean, intimismoaren xuxurlaren bideari jarraiki, ambience-rockaren geruzetara jauzi eginez. Lehenengo diskoan zantzu amerikarrak sumatzen baziren, Ingalaterrako laino euritsuetara hurbildu dira bigarren lan honetan. Sintetizadoreek eta programazio elektronikoek gitarren espazialtasuna mugaz gaindi hedatu dute.
Laukotearekin batera, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek ere parte hartu dute diskoan eta Eneko Ugarteren ilustrazioek osatu dute diskoaren diseinu guztia.
Hitzen balio literarioak narrazioen espaziora garamatza. Kantautorea dago Montauk-en oinarrian, Euskal Kantagintza Berria-ren zimenduak dira sustengua. Baina kantagintza herrikoiaren berrinterpretazioa da helburu, kantautorea XXI. mendean. Sustraiak 60etako euskal kantagintzan dituen zuhaitz polinizatua.

 

Sara Zozaya donostiarra Piazzolla joaz hasi zen akordeoiarekin. Bere lehen kontzertuak The Roof izeneko proiektu akustikoarekin eman zituen Meltdown taldeko kideekin batera. Orain, Nerabe taldeko ahotsa da eta lehen bakarkako EP-a, ‘Ill’,  atera du pasa den abenduan. Zarata Mondo Sonoro-ren urteko demo onenen ranking-ean 7. postua lortu du besteak beste eta zuzenekoak ematen dabil Antton Miguelekin (Lukiek, Leun)  batera.

 

Argazkia: Lorena Ottero

Montauk + Sara Zozaya - Jimmy Jazz Gasteiz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies