M-FEST!
(GAUEKOAK antolatzen du)
– PERLATA (EH)
– SANDRÉ (BCN)
Maiatzak 26 ostirala
Ateak – 21:00
Emanaldia – 21:30
Sarrera doan (edukiera bete arte)
Emakumeek soilik egingo duten musika jaialdia, inposiziorik gabeko espazio bat sortu ahal izateko. Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoarekin antolatuko da jaialdia. Horrela, oro har gizonel okupatzen dituzten espazioetan emakume musikarien parte – hartzea bultzatu, normalizatu eta ikusarazi nahi da.
PERLATA | Arrasate. Mondragon
Maialen, Ane, Jaione eta Txerrak osatzen dute gaur egun trintxera kuirpunk hau. Inoren lurraldekoak, norabide bila abesten dute eta horrela galtzen dira. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa. Etenik gabeko gudan, normaren kontra. 4 diska kaleratu dituzte orain arte: Nondik hasi (2017), Urrezko kaiola (2018), Duguna esateko (2020) eta Zarata (2022), azken hau The Dillingers taldearekin batera.
SANDRÉ | Bartzelona. Barcelona
Sukar-interferentzia den mundu honetan, jendea ahal bezala moldatzen da. Toki batetik bestera joan eta komunikatzeko, gure artikulazioak mugitzera behartuta gaude, bitartean, ekoitzi, kontsumitu eta argazkietan guapa ateratzera behartuta gaude. Tenso, gure gorputzak zelatatuta dauden bitartean, bartzelonako underground arrakaletatik Rosa, Carles, Stefi eta Marc agertu ziren 2018.urtean. Lagunak ziren, eta oraindik ere badira, baita prekarioak ere eta haien oin azpiko zoruak batzuetan dar-dar egiten zuela zirudien. Ideia bat bururatu zitzaien: dardaraz gozatzea. Instrumentuak hartu eta gero, haien ideia oihu bidez egi bihurtuz. Dardarari, bizitza modernoari eta ziztrinkeriei barre egitea zeukaten. Ez dute distantzia profilaktikorik ulertzen, eta, jotzen hasten direnean, badakigu zer datorren. Ave Muñón (2019) LP-a eta Trúnel (2020) EP-a eta gero, Gestiones Fáciles (Hotel Records, 2022) aurkeztera datoz.