Latzen - Jimmy Jazz Gasteiz

LATZEN

+ Kuartz

 

Urtarrilak 17 larunbata

Ateak – 20:00

LATZEN, ETA HIRUGARRENEAN… MEMENTO MORI!

Talde baten erabateko itzulera albistea dago hitz hauetan. Azken aste hauetan begiekin ikusi eta belarriekin entzun duzuna, ez da irudipen bat izan. Kontatu dizuten eta denon ahotan dabilen hori, egia da. Erabat baieztatzeko momentua. LATZEN ITZULI DA. Itzuli, taula gainera udan. Itzuli, kantu eta diskogintzara orain. Eta gero, album berriaren ondotik, datorren urtean, itzuli -berriz ere- eskenatoki eta birak egitera.

LATZEN, laukotea orain ere. Hori bai, lehen aldiz ez dira hasierako lau haiek. Gogoratzen dituzu? Aitor, Joxe Mari, Gorka eta Iker. Orduan bai, baina gaur ez ordea, Iker Martinez de Zuazo falta da 2025ko LATZEN honetan, lehen gitarra orain Yerko Ortiz-en eskuetara pasa da. Belaunaldi berriko gitarrista, iragana adina gero izan nahi duen talde honentzat. Eta honela, Euskal Herrian eta euskaraz egindako metalaren bigarren olatuko laukoterik azpimarratuena izandakoak, jarraipena eman nahi dio bere ibilbide indartsuari.

LATZEN, 1993tik 1999ra lehenbizi, maketa bat eta bi estudio lan luze. “Heriotzari Deika” (mak), “Kontzientzia ala Infernua”, “Ardi Larruz”. Lehen geldialdia. 2008an, keinu bat egin zorra kitatzeko eta, zuzeneko disko eta DVD, “Hellmuga”. Zer da, izan ere, zuzenekorik gabeko metal talde bat? Eta hortik aurrera urteetako ixilunea eta…

Eta, inongo berririk gabeko, horrenbesteko hutsunearen aurrean kapitulu hau itxitzat ematen genuenean, herrian, Oñatin, hasi ziren lehen zurrumurruak. Oñatin, Deba-Goienan, Gipuzkoan, Euskal Herrian. Baita hemendik kanpo ere… Aitor, Joxe eta Gorkak ezin zioten honi ihes egiten utzi. Ikerrek beste proiektu eta konpromiso batzuk ditu eta ez da tren honetara igo.

Eta itzuli bai, baina horrenbeste denboraren ondotik, nola? galdetuko dute eszeptikoenek. Aurten, Zorrotzan lehenbizi eta gero Hatortxu Rock-en zuzenean ikusi dituztenek dute erantzuna. Eta haien artean ez bazara, orain, Memento Mori hau entzuten duzunean, zuk ere bai. Lehen segundutik hasita, abesti berri honen sarrera, estribillo, solo eta bestelakoek jarriko dute egungo LATZEN bere lekuan. Metala. Euskal Herrian inon gutxitan bezala lantzen den metala. Horrekin joan ziren, eta horretara datoz. Hau, orduan izan zen LATZEN bait da, baina hemendik aurrera izango dena ere bai!

Gasteizko Silverstar estudioan Iker Bengoak ekoiztu eta grabatutako “Memento Mori” single-a, eta Bideolan-en eskutik datorren honen bideoklipa lehenbizi eta urtea bukatu aurretik hirugarren estudio-iraupen luzekoa. Eta urtarriletik aurrera, kontzertu bira ere bai. Jimmy Jazz, Santana 27, Leyendas del Rock… Horiek lotuta eta laster datozenak… Ez utzi denborari ihes egiten, Memento Mori! LATZEN!

Kuartz - Jimmy Jazz Gasteiz

Kuartz rock-a oinarri duen taldea da, batzutan bluesari eta usu stoner-ari nahasten dena. Ibesek (kanta ta gitarra) eta Oihanek (bateria) osatzen dute. Apalean doblatutako notak eta botz erlastu baten bidez, magma antzeko soinu bat botatzen du bikoteak.
III izeneko hirugarren diska atera berri du taldeak 2024 ondarrean, Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren Gaztain estudioetan. Zuzenekoa baita gehienik gustatzen zaion ariketa, taldeak hainbat talderekin euskal herriko eszenak partekatu ditu: Nina Coyote & Chico Tornado, Anestesia, Willis Drummond, Liher…
Bikoteak bere musika esportatzeko parada ukan du ere bai (Alemanian, Suizan…),eta etengabeko bidea segitzeko asmoarekin, zuzenezko berriak datoz.