Bere kontzertuetan JAI HAUNDI BAT dira eta denetarik gerta daiteke, eszenatokian ilea moztetik hasi eta bedeinkazioak ematen dituen apaiz batenganaino. 3 egunetik 115 urtera bitarteko adinetarako egokiak dira. Besteak beste, La Pegatina, Zoo, Narco, M.O.D.A, El Drogas eta ETS taldeekin partekatu dute agertokia.
Azken finean, bi abeslarik osatutako konbo honek, bateria, baxua, gitarrak, akordeoia eta hiru tronpeta, mutu bat kantarazi eta Lazaro bera dantzarazten dute. Hori bai, komeni da gauean zehar edari espiritutsu asko edatea, taldeko kideen egoera etilikoa orekatzeko.
