Kaleko Urdangak 2011n Bergaran (Euskal Herrian) sortutako Oi! / Skinhead Rock & Roll taldea da. 80ko hamarkadako Oi! ingeles eta frantsesetik edaten duen soinuarekin eta punk euskaldunaren eta talde garaikideagoen eraginekin, gitarra melodikoak eta koru sendoak batzen ditu taldeak.
Diskografia zabala dute, non Eman Bai! (2012) Nortasuna (2018) edo Bizirik (2021) LPak nabarmentzen diren. Hauetaz gain, Vis Vires estatubatuarrekin partekatutako EPa (2019), Kaleak Sutan (2020) eta bestelako single eta bildumetan parte hartzeak ere aipa daitezke. Lan gehienak Tough Ain ‘t Enough zigiluarekin argitaratu dituzte, baita The Essentials (Longshot Recordsekin batera) eta Demo, Bilduma, Single eta Raritieak bildumak ere argitaratu ditu.
Urte hauetan zehar nazioarteko hainbat bira egin dituzte, hala nola 2022ko udazkenean Suede Razorsekin batera Europan egindakoaa edo 2024ko abuztuan Ipar Amerikan egindako 10 kontzertuko bira. Besteak beste, Euskal Herri osoan, Alemanian, AEBetan, Kanadan, Suitzan, Holandan, Belgikan, Katalunian, Frantzian, Galizan, Espainian… izan dira jotzen, eta Rebellion Festival (Ingalaterra), Mondra & Roll (Euskal Herria), Beach, Beer and Chaos (Katalunia), Pogorausch Festival (Alemania) eta Beer Olympics (AEB) jaialdietako agertokietan jo dute, besteak beste.
2025eko maiatzean maxi EP bat aurkeztuko dute Jimmy Jazzen, Le Val des Bauriens (Frantzia) eta Ekinez jaialdietan. 2025eko udarako nazioarteko bira berri bat ere prestatzen ari dira.