Komedia honetan Jon Plazaolak aitatasunak eman dion guztia partekatu nahi du. Plazaolak Tu-Tum; Platz! ikuskizuna estreinatu zuen bere lehen semea jaio eta hiru egunera; aitatasun-baja gutxietsiz. Azken finean, bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi bezala izorratu dezan. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, Aa aita sortu du Euskal Herriko ikusleen gozamenerako eta komediaren onurarako. Edo hori uste du. #loteniaquedecir.
Bi urte hauetan aitatasunak eman dion guztia publikoarekin partekatu nahi izan du Plazaolak (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak eta funtsezkoa partekatzea: mina monetaratzea. Aitatasuna ere ardatz eta aitzakia izango da norberaren patetismoaz eta ergelkeriaz hitz egiteko, eta, jakina, batez ere besteen patetismoan eta ergelkerian sakontzeko. Egun osoan esertzeko astirik ez duela une oro errepikatzen badu ere, zuen aurrean egongo da zutik. Komedia. Barre egiteko. Beno, eta jendeak isla bat etxera eraman dezan… Ez, benetan. Barre egiteko.
