Jalgi! Voz Festival ahots-musikari eskeinitako jaialdi bat da, musikabilakatu den hitzaren adierazpen aukera amaigabeak protagonista dituena. Kontzertu berritzaile, heterogeneo eta diziplinarteko proposatzen ditu, musika klasikoaren eta lirikaren kontzeptua (berr)aurkitzeko.
Rock areto mitiko bat, itsas-piano bat erdian, publikoa 360ºetan piano-jolea inguratzen, distantzia oso txikira. Oraingoan ez da beharrezkoa izango Berlinera, Kopenhagera edo Vienna-ra hegaldi bat hartzea Europako hiri horietan antolatzen diren fusio-ikuskizun bohemio batez gozatzeko. Galdu egingo duzu?
JALGI! JAZZ-CLASSIC
Musika klasikoa eta Jazz-a mundu kontrajarriak dira? Ohituta gauden bi generoak bereiztera, bai musika-eskoletan bai kontzertu-aretoetan, bain egia esan, bi estiloak uste duguna baino askoz gertuago daude. Bestalde, pentsa dezakegu publikoaren profila guztiz kontrakoa dela horietako bakoitzarentzat, baina, e bi publikoak areto berean batzea lortuko bagenu? Kontzertu honetan jazz-aren eta musika klasikoaren munduak elkarri nola eragin dioten ikusiko dugu. Besteak beste, J. S. Bach, M. Ravel, A. Ginastera, G.Gershwin, N. Kapustin edo J. G. Sarmientoren obrak entzungo ditugu, Itxaso Sainz de la Maza piano-jole gazte eta txalotuak interpretatu eta komentatutako kontzertuan.