Izukari - Jimmy Jazz Gasteiz

IZUKARI

+ KASKEZUR

 

Otsailak 20 osteguna

Ateak – 20:30 / Emanaldia – 21:00

 

Aurrez: 12 € 

Bertan: 15 €

Mikel Larratxe (Irun 1982) musikari eta diseinatzaileak Joseba Baleztena (Bera 1984) gitarrista eta ekoizlearekin martxan jarritako proiektua da IZUKARI.
2020-an eman zioten hasiera IZUKARI-ri Mikel eta Josebak, dozena bat kantari soinua emanez. Mikelek ereindako hitz eta melodiak Josebak ureztatu eta ondu zituen. Urrats horien fruitua da Ikari Lehena (Hagina Diskak 2024) taldearen lehen EP-a, su motelean ondutako 5 abesti aurkezten dituena. Bertan musikariek bisio askoz pertsonalago bat erakusten dute, horregatik ez da harritzekoa doinu berriek autoreak ekartzea gogora taldeak baino: Nick Cave, Rowland S.Howard, Mark Lanegan, PJ Harvey, Jeffrey Lee Pierce, Marianne Faithfull, Baxter Dury…

Kaskezur - Jimmy Jazz Gasteiz

2008an eman zituen lehen pausoak Kaskezurrek, Baztango bailararen lasaitasuna, haien  Noise eta Rock soinuekin aztoratzea erabaki zutenean. 
Deus ez da ezer eta zerbait da. Gu ere zerbait gara eta ez gara ezer. Nola azaldu zer den edo zer ez den kantu bilduma hau? Betiko jolasean jarraitzen dugu. Arau bat bakarrik dago; lau instrumentu, lau musika-tresna, ez gehiago. Bakoitzak trazatu dezala bere lerroa eta sortu dezagun elkarrekin bidea, doinu berriren bat. 
“Librea, naturala, jarraia eta ibiltaria”. Horretan jardun dugu azken bolada honetan eta horretan segituko dugu. Ez dago eperik eta ez dago beldurrik. Ez dugu deus galtzeko eta deus galtzen badugu ere, berdin.