IZAN ZAITEZ NEU (GARI, LIBE, ANARI eta JON BASAGUREN) - Jimmy Jazz Gasteiz

IZAN ZAITEZ NEU

GARI

LIBE

ANARI

JON BASAGUREN

 

Azaroak 28 osteguna

Ateak: 20:00 / Emanaldia: 20:30

 

Aurresalmenta orokorra : 12€ (Zuloa Irudia, VSD • )
Langabe eta ikasleak: 8€ ()
Sarrera solidarioa: 16€ ()

 

“Izan zaitez neu” era akustikoan egingo den elkartasunezko kontzertu bat da. Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren-ek hartuko dute parte. Musikari bakoitzak aurkeztuko du hurrengoa, honen bertsio bat eginez

“Izan zaitez neu” Leocadia Zabalate elkartearen proposamenak, garunean burnia pilatzeak sortutako gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko baiabideak lortzea du helburu. Sarerraren diru-bilketa ENACH Asociación alde izango da.

ENACH Asociación irabazi-asmorik gabeko erakunde soziala da, gaixotasun oso arraroen aldaera arrunt bat duten gaixoak (garunean burnia pilatzeak sortutako gaixotasun neurodegeneratiboak) biltzen dituena. Gaixotasun hauek erruki gabe murrizten dute pazienteen bizi-itxaropena, erabateko mendekotasun eta heriotza goiztiar batera kondenatuz.
ENACH-en helburu nagusia hauxe da: finantzaketa bilatzea, gure senide eta lagunei eragiten dieten gaixotasun horiek modu eraginkorrean aurre egiteko balioko duten azterketa eta terapia medikoak garatzeko.
Kanpoko inolako laguntzarik gabe aritzen da ENACH, eta hainbat jarduera antolatzen du finantziazioa eskuratzeko, besteak beste: ekimen sozio-kulturalak, kirol ekitaldiak, eta ekarpen solidarioak. Horrela BRAINCURE, MEDICURE eta beste ikerketako proiektu batzuk bultzatzen ditugu. Proiektu hauek mediku eta zientifiko taldeek gidatzen dituzte ENACH Elkartearen familien laguntzari esker, BELAUNALDI HONEN GAIXOENTZAKO aukera terapeutikoak bilatzen.

Gehiago jakin nahi baduzu:
Hemen gaude: www.enach.org
Siguenos en Facebook, Twiter @ENACH Asociación
Kontaktua: info@enach.org