Immaculate Fools - Jimmy Jazz Gasteiz

IMMACULATE FOOLS

 

Maiatzak 15 ostirala – ATZERATUTA

Ahalik eta lasterren data berria iragartzen saiatuko gara, dena den, sarrerak erosi ziren modu berean itzuliko dira.

Barkatu eragozpenak.

Immaculate Fools berriz ere biratzen ari da, hilabete batzuk material berria prestatzen aritu ondoren. Asko dira Kenteko talde mitikoak ekartzen dizkigun sorpresak. Abesti berriak,  jatorrizko kideak… laster Immaculate Fools taldearen material berria izango dugu eskuragarri eta bira honetan aurkeztuko dituzten abesti berriak entzuteko aukera izango duzue. Gainera, urte askotan lagun izan ditugun arrakasta horiek ere izango ditugu.