Ill Pequeño & Ergo Pro - Jimmy Jazz Gasteiz

ILL PEKEÑO & ERGO PRO

+ Ziakhus eta Dürüm Solo Karne

 

Azaroak 18 ostirala

Ateak – 20:30

 

Aurresalmenta 15 € + gastuak

Ill Pekeño & Ergo Pro, eszenan proiekzio gehien duten bi rap kantariek, bat egingo dute eszenatokian, beste behin ere, unean uneko rap proiektu handienetako bizi bizia. Haien zuzenekoak kementsuak dira, karisma, energia eta skill-ak konbinatzen dituzte ikusleengan erreakzioak eragiteko, eta nahi duten lekura eramaten dituzte gozatzera, salto egitera, guztiaz ahaztera eta haiekin eta euren musikarekin konektatzera. MG TOUR biran “Ópera Fidelio” LP berria aurkeztuko dute, azaroan hasiko den denboraldi honetan aretoetan zuzenean entzun ahal izango duguna.
Dürüm - Jimmy Jazz Gasteiz
Ziakhus raplaria (a.k.a. Zikuta Txikia) eta Dürüm Solo Karne banda (a.k.a. Okela Den Talo) 2019an elkartu ziren lehen aldiz zueneko saio bat grabatzeko. Orain kontzertuak ematen ari dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. Rapeoak eta zuzenean egindako istrumentalak, proposamen sinple baina indartsua: kontundentzia, freskotasuna eta grina dakar boskoteak. Klasikoei keinuak eta sorkuntza originalak uztartuz, errepertorio eraginkor eta erakargarria osatu dute, eta konpromisoz defendatzen dute oholtzan. Échale salsa.