CELIA CARRERA
Bilbon bizi den DJa da. Rave ezberdinetan ibili ostean Synthetika edo RedLux Generation bezalako kolektibo emergenteetan ibili da. Bere saioetan txertatzen dituen Jazz soinuengatik ezagun bihurtu da eta horiek tekno ilunarekin nahastea gustatzen zaio.
Bere saioek bibra onak transmititzen dituzten arren, espazio ilunetara bidaiatzea ere gustoko du.
SANTA KLAUX
Santa Klaux Gasteizko DJ eta ekoizlea da. Duela bi urte musika ekoizten hasi zen eta urtebete darama musika pintxatzen. Bere helburua pertsona queerrak bere musikaz gozatzeko aukera ematen duten espazio seguruak sortzea da.
Musika estilo guztiak eta BPM altuak gustoko ditu, bere burua ezagutzen ari da oraindik, beraz pintxada bakoitza mundu berri bat da.
ELENA BARKER
Elena Barker Madrilen pintxatzen hasi zen eta Synthetika kolektiboari esker Gernika edo Berlin bezalako hirietan aritu da. Bere saioetan soinuan murgiltzeko atmosfera bilatzen ahalegintzen da. Bere estiloa tekno gogorrean eta groovy musikan oinarritzen da, baina etengabe ari da genero berriekin trebatzen, hala nola hard trancearekin.