GASTEIZ CALLING 2016

GASTEIZ CALLING 2016

 

Irailak 3 larunbata

Ateak: 16.00

 

49 € + gastuak 

Aurresalmenta:
MADRID: Potencial HC • Snapo
LISBOA: Clockwork Store
BARCELONA: Daily Records
ZARAGOZA: Urban Hell
VALENCIA: Devil Records
GASTEIZ: VSD • HOR DAGO! • Jimmy Jazz Gasteiz
BILBO: Brixton
DONOSTIA: 666 Discos
IRUÑEA: El Infiernito
BURGOS: E330

Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com • www.gasteizcalling.com

IRADIER ARENA

VITORIA-GASTEIZ (Plaza Renacimiento, 6)

Gasteiz Calling datorren 2016ko irailaren 3an buelta da!

Baditugu edizio berri honetan parte izango diren banden izen guztiak.

5 urte itxaroten egon ostean, Cock Sparrer berriz ere Euskal Herria itzuliko dira. Britainiarrak, Oi! musikaren aitzindari handiak, beraien klasiko haundien zerrenda paregabvea eskainiko dizkigute zuzenean.

Turbonegrok ez dio “Sarrerak agorturik” kartela behin eta berriz jartzeari uzten, Gasteizetik pasa ziren azken kontzertuan bezala. Horregatik besoak zabal zabalik itxarongo ditugu, makillajea prest eta bere show ikusgarriaz gozatzeko irrikan.

Gorilla Biscuits hardcore klasikoko legenda handia ere izango dugu, argitaratutako LP bakarra badaukate ere, bere bisitetako bakoitza ahaztezina bihurtzea lortzen dute.

The Anti Nowhere League beraien himno guztiekin batera Euskal Herrira bueltatzen dira. Rockaren munduan influentzei gehien izan duten taldeetako bat!!! Ba ahal zenekiten S.A. taldearen “Puta Navidad” haiena da dela? Ez hori bakarraik, Metallicaren So What ere!!! Metallica edo Motorheadekin batera planeta guztian zehar egindako itzuli ugarik eta 35 urtetako ibilbidea daukate atzetik, LEAGUEari bizitza luzea!!!

G.A.S. Drummers 1998an eratutako punk rockeko banda andaluziarra dira. Bere hasieretatik bere habitat naturala mundu erdiko errepideetanda egotea , eta ez dira gelditu, gainera Rancid, NoFX, Pennywise, Propagandhi, Pixies, Millencolin, Sick of it all, Satanic Surfers, Adhesive etabar luze batetik partekatu dute agertokia.

Europa-hegoaldeko data bakarra, asko itxarondako “A War Against You” beraien lan berriaren aurkezpen ofiziala izango da. 10 urte pasa behar izan dira “Our Darkest Days” hari hjarraipena emateko, baino itxaronaldiak merezi izan du!
Euskal Herria 2008 a geroztik zapaltu ez duen Ignite ikusteko gogo haundiak daude, baina Zoli Teglas abeslariak pare bat aldiz Pennywise-rekin kantatzera atera izan da (zeinek daki aurten….)

The Interrupters, Penintsulan lehen aldiz joko dute eta data bakarrarekin. Punka eta ska gogoko badituzu Aimee Interrupteren ahotsarerekin, Los Angeleseko laukote honekin gozatuko duzu, Ranciden oso ondo berean; ez hori bakarrik , Tim Armstrong da bere produktorea eta The Interrupters bere backing band-a izan da Tim-en azken proiektuan, ‘Tim Timebomb & Friends‘.

Punk baldar eta zentzugabea bueltan da, punk egiteko erarik serioena delarik. Bi doaz eta erdikoa erortzen da. Lendakaris itzultzen dira, orainngoan Cicatriz en la Matrix-ekin, eta bere lan berriak ustekabean harrapatuko du bat baino gehio, zientzia-fikzioa dirudi, bada, inoiz ez ikusitakoa, bertan abesti teknoaak aurkitu ditzakegu, 7 segundo irauten duen kanta bat eta beste bat, 2 zatitan banaturik, ia 5 minutu irauten dituena eta beste bat Urrusolo Sistiagas maitemintzen den gizonaren istorioa kontatzen digu, 83an bere argazkia terrorita bilatuenen artean ikusi ostean.

Youth Brigade, Stern anai-arreben europa guztiko data bakarra!!! Haiek segur aski mendebaldeko kostaren rocka eszena punkaren oinarrietako bat izan dira, bere taldeari eta haien BYO Records zigiluari esker. Hauen ”Sink with California” abesti mitikoa abesten dutenean gaueko momentu haundienetako bat izango dela ziur gaude, gure lurretan iada desagertutako RIP talde mitikoak hain ezaguna egin zuena “Kalifornian ez da guardia zibilik!!”

Pennywise punk rockaren talde garrantzitsu eta eragin handien daukan taldeetako bat da, 90. hamarkaderen gasieran soinu propio bat sortu zuten, hardcorearen alderdi melodikoenetik edanez eta surf-aren optimismoaz elikatuz, orduko garaiaren espiritu suntsigarriarekin zuzenean talka egin zutenak.
Bere azken bisitatik 3 urte pasa ostean, Fuck Authority, Revolution edo oso ezaguna den Bro Hymn temazoen ondoren, Gasteiz punkaren meka bihurtuko dute, gutxienez, 2016ko irailaren 3an zehar, non milaka pertsona Iradier Arenara dena ematera eta ondo pasatzera hurbilduko zareten.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/VV5NpmnA8C0" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
<iframe src="https://www.appticketing.com/gasteizcalling/entradas_es_138-3146.php?IFRcode=add1563f" allowtransparency="true" frameborder="0" width="100%" height="600px"></iframe>