Xperimental Fest - Jimmy Jazz Gasteiz

GASTEIZ XPERIMENTAL FEST

 

– MOUNDRAG

– CACHEMIRA

– ENTROPIA

– WET CACTUS

 

Irailak 23 ostirala

Ateak – 19:00

Emanaldia – 19:30

 

Sarrera Doan

Rock psikodelikoa ardatz duen ekitaldi hau 2019an sortu zen eta bi musikari gaztek aurrera eraman zuten.

Moundrag hard progressive heavy psych talde bat da, Rennesen sortua Camille eta Colin Goallen anaiek 2018an. Soft Machine edo The Nice bezalako taldeak gogoratuz, bere musikak sustrai sendoak ditu hirurogeiko hamarkadaren amaierako hard rock eta rock progresiboaren sorreran. Perkusio setarekin (kide baino gong gehiagorekin), energiaz beteriko ahotsekin eta teklatu amorratuekin, beren ikuskizunetan erakusten dute ez dela gitarra elektrikorik behar inprobisazioa protagonista duen ikuskizun boteretsu bat emateko.

70eko hamarkadako hard bluesaren eraginetik edaten dute Cachemirak, fuzz eta wah wah pedalek sortzen dituzten soinuekin konbinatuta, dena jam band espirituarekin eta space rock banden berezko psikodeliarekin ondo lotuta.

Entropia 2014ko udaren amaieran Gasteizen jaiotako taldea da. Rock alternatiboaren oinarritik abiatzen da bere musika, psikodelia eta rock espazialaren eragin oso argiekin. Jon Bellido (teklatuak eta ahotsa), Roberto Nieves (gitarra), Lasto (baxua) eta Andoni Penelak (bateria) osatzen dute. Gaur egun, bigarren albumaren merkaturatzea prestatzen ari dira.

Black Sabbath, Yawning Man, Masters of Reality edo Kyuss bezalako bandetatik datozen soinu trinko, korapilatsu eta psikodelikoengatik bereizten da Wet Cactus. Bi lan, 2015eko “Wet Cactus” homonimoa eta 2018ko “Dust, Hunger & Gloom” fantastikoa dira bere aurkezpen gutuna. Stoner rock ortodoxoa, baina generoko tara askotatik ihes egiten duena.