FOURSCORE
2016 amaieran desegitea iragarri zuen hardcore talde gasteiztarraren itzulera kontzertua. 2005ean sortu ziren eta 4 disko dituzte atzean, eta “La Lucha Es El Camino” estudioko hirugarren lanaren binilozko berrargitalpena aurkezten ariko dira. Oraingoan, taldearen ibilbideko etapa ezberdinetako kideek osatutako talde batekin itzuli dira, “Suerte A Mis Amigos”, “La Llama Sigue Viva” edo “Unidos En El Pit” bezalako abestiak gogoratzeko.
WORTH IT
Azken urteetako Euskal Herriko hardcore talderik aktiboenetakoa. Bizkaitarrek 2015ean hasi zuten beren ibilbidea eta, penintsula osoan zehar hainbat formazio aldaketa eta kontzertu ugari eman ondoren, Gasteizera itzuli dira estreinatu berri duten “Conviction” diskoa aurkeztera, euren diskografiako hirugarren lana.
KOLPEKA
Gernika eta Lekeitioko talde gazte bat da, 2019ko udaren amaieran sortua, ingeles punketik hasi eta old school (Cro-Mags, The Exploited edo Negative FX) amerikar hardcorera bitarteko eraginekin. Beren lehen demoa kasete formatuan argitaratu zuten 2020an eta laster irailean grabatutako hurrengo lana aurkeztuko dute.