Egurra ta Kitto + Gorpunzkingz - Jimmy Jazz Gasteiz

EGURRA TA KITTTO

+ Gorpuzkingz

 

Apirilak 11 osteguna

Ateak: 20:00 / Emanaldia: 20:30

 

6 € + gastuak/ 8 €

Aurresalementa: VSDTxapelarri Taberna
Online: www.musikaze.com

EGURRA TA KITTO.

2008ko udan sortu zen taldea da. Azpeitiko lokal txiki batean ensaiatzen hasi eta hilabete batzuetan lokalean kantuak sortzen aritu ondoren 2008ko abenduan eman zuten lehen kontzertua. Euskaraz abesten dute hainbat gairen inguruan: Euskal Herriaren zapalkuntza egoera, presoak, tortura, festak, euskera, parranda, maitasuna, sexua, hipokresia…

2010eko martxoan urola-kostako presoen aldeko martxarako “Pausoz Pauso” abestiaz gain beste 6 kanta grabatu zituzten Ondarroako Santos Records estudioan eta “Argituko du” izeneko diska kaleratu zuten. Kontzertu ugari eman ondoren, diska berria prestatzeko denbora bat hartu zuten eta 2011ko martxoan estudiora sartu ziren, “Lurrikara” izeneko lan berria grabatzera. Hurrengo diskoa Zuentzat! izan zen.

2015ean Aritz eta Garik taldea utzi zuten eta hauen ordez Iker eta Julen sartu ziren. Taldekide berriekin beste diska bat  atera zuen,Gure ordua (2016) hemen ska doinuak ahaztu gabe apur bat punk-rock aldera jo zuten.

Aurten 10 urte betetzen dituztela ospatzeko  bira berezi bat prestatzen dabiltza, eta ” 10 urte ” (2018 Abendua) izeneko diska berria aurkeztuko dute.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies