DON INORREZ + Duluth - Jimmy Jazz Gasteiz

DON INORREZ

+ Duluth

 

Azaroak 22 osteguna

Ateak: 20.00 / Emanaldia: 20.30

 

6 € + gastuak

Aurresalmenta: VSD
Online: www.jimmyjazzgasteiz.com • www.musikaze.com

Don Inorrez

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Mugiro bila izeneko lehen diskoa Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu du El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da orain nagusi.

Duluth 2017ko irailean sortutako talde gasteiztar bat da, Aitor Aguirre gitarra eta ahotsa, Ander Sevilla baxua, Asier Erdozain gitarrara eta Jon Salvador bateriara. David Bazan, John Frusciante, Depedro, Russian Red edo Carmen Boza bezalako eraginak dauzkate, rock intimista eta introspektiboa transmititzen dute

Duluth - Jimmy Jazz Gateiz
Duluth - Jimmy Jazz Gateiz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies