CHILDRAIN + NUKORE + I.O.N.T - Jimmy Jazz Gasteiz

CHILDRAIN

+ NUKORE + I.O.N.T

 

Otsailak 3 larunbata

Ateak: 19.30 / Emanaldia: 20.00

 

12 € + gastuak / 15 €

Aurresalmenta: VSD / Online: www.jimmyjazzgasteiz.com •

MATHERIA diska arrakastatsuarekin bi urte biratzen ibili ondoren (DOWNLOAD FESTIVALean eta VOA FESTen txalotutako emanaldiak barne) CHILDRAIN etxera itzultzen dira diskaren zikloa ixteko.

Oraingo honetan haiek egiten dakiten bezala azken lan honi agur esango diote; Jimmy Jazz aretoaren eszenatoki gainean, soinu ikuskizun ahaltsuarekin.

Bi urte daramatzate Gasteiz zapaldu gabe, eta kontzertu hau 2018. urtean taldea ikusteko izango duzuen aukera bakarra izango da. Hau dela eta kontzertu hau ez galtzea gomendatzen dizuegu. Ez zarete damutuko.

 

NUKORE NUKOREek hiru estudio-disko ekoiztu ditu iada, guztiak Emilio Guillek eta taldeak berak ekoiztuak.
The Sun Will Rise (2011), Broken Hip? Hop On! (2012), You Call The Wolf, You Get The Pack! (2016). Gaur egun You Call The Wolf, You Get The Pack! euren azken diskaren kontzertu bira bat ematen ari dira eta honekin batera diska honen jarraipena izango den diskoa prestatzen.

 

IONT (It’s Over Nine Thousand) metala jorratzen duen talde Gasteiztarra da. 2010. urtean sortu zen Nem Sabbot-eko Txusta (abeslaria), Julen (kitarra), Cuesta (baxua) eta Julen (batería) bide berriak bilatzea erabaki zutenean. Lokalean sortutako giro onean eta inolako helburu zehatzik gabe, pixkanaka hasi zen taldea da…

<iframe width="1280" height="720" src="https://www.youtube.com/embed/qKBZ-5RgkCo" frameborder="0" gesture="media" allowfullscreen></iframe>
<iframe src='https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=&item=18711&siteID=jimmyjazz&&IFRcode=44a22f51' allowtransparency=true width='100%' height='800px' frameborder='0'></iframe>