Sons Of Aguirre & Scila

Sons Of Aguirre & Scila

Sons Of Aguirre & Scila  - Jimmy Jazz Gasteiz

SONS OF AGUIRRE & SCILA

 

Otsailak 12 Ostirala

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurrez: 20 €

Bertan: 25 €

Sons of Aguirre & Scila Alacanten jaiotako rap metal eta metal alternatiboko taldea da. Bi proiektu musikal ezberdin uztartzen ditu modu finkoan: Sons of Aguirreren rap politikoa eta satirikoa (jatorrian WillyLET eta MC Endesak osatutakoa) eta Scila taldearen metal melodiko/groove metal sendoa.

Bere proposamena kritika antikapitalistaz, neoliberalismoaren parodiaz, antifaxismoaz eta satira sozialaz betetako letrengatik nabarmentzen da, ironia erabiliz (eskuineko jarrerak muturrera eramanez) egungo sistemaren desberdintasunak salatzeko.

2027 Bernaola Zikloa

2027 Bernaola Zikloa

Bernaola Zikloa - Jimmy Jazz Gasteiz

BERNAOLA ZIKLOA

 

PUNCHCLOCK

 

Urtarrilak 24 Igandea

Ateak – 19:30

 

Sarrera doan edukiera bete arte

Punchclock punk rocketik gertu dagoen hirukote harrigarri bat da, Isabelle Duthoit abeslari eta klarinete-jotzaileak, Steve Heather perkusio-jotzaileak eta Andy Moor gitarristak osatua. Gitarra-soinu gordin eta latzak, erritmo indartsu, organiko eta xamanikoen bateria bat, eta sirena-orroak biltzen dituen ahots gutural bat, izakiaren sakoneraino zeharkatzen dutenak. Ilunpetatik edo antzinako erritu animistatik sortzen den argia bezala, kantu bat ateratzen da mila kristalezko distiraz barre egiten duen gorputz batetik. Soka elektrikoen laztan leunez eta adabakien marruskaduraz lagunduta, gitarra etenaren riff basatiek eta eztanda erritmikoek kadentzia bitar indartsua hartzen dute ahotsaren xarma bizkortzeko. Soinu-masa tornado beldurgarri batean bihurtzen da, eta dentsitate nabarmeneko isiltasun batean desegiten da gero.

Punchclock xehetasun bitxietan aberatsa den soinu-paisaia bat da, burrunba handi bat, non aireak talentuz eta musika egiteagatiko alaitasun mukuru nola kutsakor batez durundi egiten duen bertan.

Hirukote amorratu honek maitasun ozen hutsez argitzen du gau iluna, gure ziurtasunak astindu egiten ditu eta arimaren sakoneraino eramanez dardarazten gaitu.

Bernaola Zikloa

Bernaola Zikloa

Bernaola Zikloa - Jimmy Jazz Gasteiz

BERNAOLA ZIKLOA

 

STONE – DANZALAVA ENCUENTRO X ANIVERSARIO

 

Azaroak 29 Igandea

Ateak – 19:30

 

Sarrera doan edukiera bete arte

Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzendua beste artista gonbidatu batzuekin batera.

Danzálava sortu zenetiko hamarkada bateko ibilbidea ospatuz heltzen da 2026ko bere egitarauaren amaierara. Brusela edo Amsterdam bezalako hirietan garatzen ziren prestakuntza-proposamenetako batzuk 2017an Gasteizera ekartzeko apustu modura hasi zena sendotuta ikusten da gaur egun, erreferentzia-gune izanik gorputzaren eta mugimenduaren ikerketa denbora errealean gertatzen den inprobisazioarekin eta konposizioarekin uztartuz ardatz nagusi gisara.

X. Urteurren honi amaiera emateko, Gasteizko Jimmy Jazz Gasteiz aretora joango gara, Bernaola Zikloaren lankidetza bidez, diziplina anitzeko Stone topaketaren karira. Topaketa hau ez da performance bat bakarrik, ospakizun kolektiborako espazio bat da, non hamar urteotan ikasitakoaren sendotasuna eta une honetako hauskortasuna aurrez aurre diren.

Stonek gure ibilbidearen zerizana sinbolizatzen du: metatutako eskarmentuaren pisua eta mugimendua eraldatzeko gaitasuna. Zikloaren itxierak diziplina anitzeko komunitatea eta Danzálava inoiz ez bezala erakunde bizidun bat izatea posible egiten duen jendea elkartuko ditu.

Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok Altraste Danza konpainia, Como Pez en Bicicleta kultura-sorkuntza eta elkartrukerako espazioa eta Danzálava proiektua zuzentzen dituzte.

Bere ibilbidean, Katie Duck, Mark Tompkins, Maria Scaroni, Jeremy Wade, Julyen Hamilton, Vera Mantero, Guillermo Weickert edo Txubio Fernández de Jáuregui bezalako artistekin egindako kolaborazioak nabarmentzen dira.

Nerve Agent

Nerve Agent

Nerve Agent - Jimmy Jazz Gasteiz

NERVE AGENT

+ Aimarz + Malakias

 

Otsailak 27 Larunbata

Ordutegia konfirmatu gabe

 

Aurrez: 18 €

Bertan: 22 €

NERVE AGENT
Punk-elektronika fusioaren talde erreferenteak agur esango dio ‘Música para esqueletos’ tourrarekin. Bertan, bere ibilbide osoa errepasatu eta bere azken lana aurkeztuko dute, ‘Jolgorio en el tanatorio’.
Punk-banda elektronikoak ofizialki iragarri du desegin dela, aro baten amaiera markatuta. Hala ere, ez dute alde egingo zaratarik atera gabe: taldeak agur esango die agertokiei ‘Música para esqueletos’ izeneko azken bira ofizialarekin.
AIMAR
Aimar Zuriarrain Asurmendi, artistikoki Aimarz gisa ezaguna, Zumarragako musikari gaztea da. Txikitatik hasi zen musikarekiko zaletasuna; 15 urte besterik ez zituela, bere lehen abestia atera zuen, bere ibilbidearen hasiera markatu zuena, eta ‘MI CORE’ izeneko bere lehen EParekin amaitu zuena. Proposamen horretan hyperpoparen eta beste musika genero batzuen mugak aztertu zituen. 
MALAKIAS
Malakias aka b3n4t0 aka bukanero filibustero tutxitatxitutxititutxtitatxiTUTXITATXI

 

Hofe

Hofe

Hofe  - Jimmy Jazz Gasteiz

HOFE

+ Labar

 

Abenduak 18 Ostirala

Ateak – 21:00 / Emanaldia – 21:30

 

Aurrez: 16 €

HOFE bueltan da bere erretraturik bihurrienarekin: R.A.
Bere nortasun bereizgarria den nostasuna nabarmentzen da abesti berri honetan.
InnerCut-ekin batera koproduzitua, pop-punkaren lotsagabekeria eta bere ohiko sentiberatasuna uztartzen ditu.
HOFE, egungo eszenako ahots adierazgarrien eta itxaropentsuenetako bat dena, bueltan da R.A. kantu berriarekin. 2026an argitaratuko duen diskoaren lehen aurrerapena da, eta pop-punkaren lotsagabekeria eta bere “cute” energia bereizgarria uztartzen dituen abesti borobila da.
Maitatzea ederra bada, imajinatu norbaitek zu maitatzea. Abesti hau infaliblea bada… imajinatu disko osoa.