Lagwagon
Mahai-ingurua
Mahai inguruaren Izenburua: Tamainak axola du? Egungo kulturgintza kontraesanetatik. Makrokontzertuak, diru publikoa, tokiko kultura…
Izaki Gardenak
Izaki Gardenak Itzulera data gabeko gero arte bat da hau. 2025 hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, “Orube” (Alde ilunA, 2024) disko berria aurkezteko gogoak indarberrituta. 30 kontzerturik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako “Sitsak”. Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak, baina estudioan berriz ere sartzeko gogoa izan dute, “Itzal handi bat” kantu berria eta Anari-ren “Aingura hegodunak” abestiaren moldaketak grabatzeko. Itzuleraren amaiera ospatzeko bi kantu, “gero arte” esan nahi duen kontzertu honekin batera.
Sara Zozaya: Euskal Herriko musika eszena berritik sortutako ahots berezienetakoa da. 2018an bakarkako lehen EPa argitaratu zuenetik — Mondosonorok urteko demo onenen artean aitortu du —, donostiar artistak soinu-unibertso propioa garatu du, non lo-fi, pop esperimentala, minimalismoa eta euskal tradizioaren oihartzunak elkarrekin bizi diren. Bere ibilbideak LP bat eta hainbat EP barne hartzen ditu, baita Benito Lertxundi edo Valdivia bezalako erreferenteekin egindako lankidetzak ere, sentsibilitateak eta askatasun sortzaileak markatutako identitate artistikoa sendotzen lagundu dutenak.
Borla
Martin (Iruña, 1999), Timéo (Tours, 2000) y Ander (Iruña, 1994), 2023 Iruñeko unibertsitate publikoan elkar ezagutu zuten hirukotea da. Bakoitzak bere musika proiektuak izan arren, amankomunean zuten estiloetaz eta elkarrekin musika egiteko gogoaz tiraka taldea eratzea erabaki zuten.
Hasieratik popa eta punkaren arteko uztarketa izan dute ardatz. Horrela kaleratu zuten 2024an Demoa, Malakias-ek grabatua eta Polze de la Mort zigiluak kasetean argitaratua. Urte horretan bertan Kordoba bidea (Flexidiscos, 2025) izeneko LPa atera zuten, Demoan agertzen ziren abesti zein beste berri batzuekin osatua.
Horrez geroztik, Euskal Herrian etenik gabe kontzertuak ematen ibili dira. Horretaz gain Espainian, Katalunian, frantziar estatuan eta Irlandan barna egon dira tourrean. 2026an diska berri bat grabatu eta udazkenean argitaratuko dute, taldearen garai berri bati hasiera emanez.
Apetak
“Dantzatzen ez duena errealitatetik kanpo dago”, zioen filosofo ospetsu batek. Hori da APETAK, dantza egitera bultzatzen zaituen musika entzuteko aukera ematen duen aldizkako festa. Ez dago ezer gehiago esateko, gogoratu besterik ez; garrantzitsuena musika da, besterik ez.



