Burutik taldea 2020. urtean sortu zen Iruñerrian, taldean bi gitarra, baxua eta bateriaz gain heuren musikari nortasun berezia ematen dion akordeoiarekin rock-pop musika joaz. Hasieratik dituzte bereizgarri estiloan erabili ohi direnak baina armonia konplexuagoak zein hiru edo lau ahotsen arteko jokoak, baita metafora eta ironiaren erabilera sakoneko letrak ere. Urteak aurrera, hastapenetan haur batzuk zirenez geroko heldutasun aldaketa nabari da, bai tematikan, narratiban zein musika beran ere. Esaterako, azken urteetan elektronika elementuak heurenak egin dituzte, beti ere, marka bereziko soinu organikoa galdu gabe.
Miruak “MIRUENEA”ko ateak irekitzen ditu. Beraien lehen albumean haurtzarotik lagun izan dituzten erreferentzia ugariak eta oraindik ere beren jakin-nahi agortezinarekin deskubritzen jarraitzen dituztenak ezagutzera gonbidatzen gaituzte. Baita bere oroitzapen, amets eta bizipenak ezagutzera ere.

