BONBERENEA JAI FIDELITY
– ABEREH
– ARIMA
– LEPORA
– SOFA
Ekainak 5 larunbata
Ateak – 18:30
16 € + gastuak
Onlineko aurresalmenta: www.musikaze.com
24. urtemugan, Bonberenea proiektu autogestionatu egonkortua da, musikari eta musikazaleentzat erreferente, babes eta plataforma. Kontzertuak antolatzeaz haratago hedatzen du musikarekiko maitasuna: estudio propioa, zigilua, gauzak burujabe eta mimoz egiteko pasioa… Grina horrexen emaitza dira gaur arratsalde-gaueko taldeen azken diskoak. Zerbaiten parte gara, eta gaur zarata elkarrekin ateratzeko elkartuko gara. Garai zailetan, desalojoaren kontra defendatu behar izan zenean, Bonberenea Sutan! erresistentzia-festibalak egin ziren. Garai zerri hauetan, etsipenaren kontra defendatzea tokatzen den honetan, Piromanoak Sutan! izango gara, oraindik ere jarraitzen dugula ospatzeko: sua lau haizetara zabalduko dugu. Urte askotarako!