Arima + Ni Hil - Jimmy Jazz Gasteiz

– ARIMA

– NI HIL

 

Abenduak 19 larunbata

Ateak – 19:00

 

Gonbidapenak: www.tomaticket.es

Egitarauaren hasieran bezala, kontzertu bat proposatzen dugu denboraldia amaitzeko. Bertoko bi taldek emango dute kontzertua: Arima eta ni hil.

Arima

behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zen proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. Arimaren kontzertu bat txirrista baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 2019.urtean “Metamorphosis” EP-a aurkezten aritu ginen Euskal Herri zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Bonberenea ekintzetako estudioetan.

Ni hil

paisaia musikal dentso eta errepikakorrak, eta ahots lirikoak kontrajartzen dituen gasteiztar musika taldea da. Kanta geldoek, kitarra zaratsuek eta baxu burrunbatsuak taldearen oinarri iluneko soinuari lagundu egiten diote.