Lagunen arteko ekimenetan gertatzen den bezala, ongi pasatzeko asmoarekin sortu
zen ALDAKAN 2017 urtean. Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo, Festejo, Plena edota Swing bezalako erritmo afrolatinoenganako interes komuna batu ditu proiektu honetan. Esan genezake publikoarekin konektatzea dela taldearen arima. Dantza eta alaitasuna batzen dituen ospakizuna da, azken finean, ALDAKANen zuzenekoa.