Albert Pla - Jimmy Jazz Gasteiz

ALBERT PLA

 

Azaroak 20 ostirala

Ateak – 21:30 / Emanldia – 22:00

Ahalik eta lasterren data berria iragartzen saiatuko gara, dena den, sarrerak erosi ziren modu berean itzuliko dira.

Barkatu eragozpenak.

Abeslaria, interpretea, bufoia, poeta, aktorea, clowna, probokatzailea, Albert Pla, jenioa; edozein platea eszenatoki bihurtzeko gai den artista, bere abestiak antzezteko eta ezohiko poetika suntsitzaile eta elektrizatzaile baten ikuskizuna lortzeko.
Istorio tragiko eta eldarniotsuak, egunerokoak eta gor-mutuak, delikatuak eta basatiak, gordinak eta surrealak kontatzen dituzten abestiak, borreroa ere biktima dela, baretasuna ekaitz bihurtzen dela, komedia tragikotasunarekin batera bizi dela eta lasaitasuna desbalaztan isurtzen dela. Dena ongia eta gaizkia, zuria eta beltza, positiboa eta negatiboa bereizten dituen lerro estua agerian uzteko.