AITOR ETXEBARRIA + REYKJAVIK606
Urtarrilak 9 larunbata
Ateak – 17:00 / Emanaldia – 17:30
14 € + gastuak
Onlineko aurresalmenta: www.musikaze.com
AITOR ETXEBARRIA
Itxi begiak eta entzun. Aitor Etxebarriak bere abestiei forma ematen dienean, badirudi mundua isilean gorde nahi duela, bizi dugun bizitza edertasunez betetzeko.
Dotorezia eta gehiegikerietatik urrun, “Markak” dokumental txalotuaren BSOren sortzaileak istorioak kontatzeko zaletasuna berresten duen album batekin itzuli da. “Nihilism Part 1” (Mute/El Segell) tentsio, lasaitasun eta iluntasunaren artean art-rockerako bidaia kezkagarri batean eztabaidatzen diren 9 abestiz osatutako bilduma da.
REYKJAVIK606
Kino Internacional eta Borja Piñero dira Reykjavik606en soinu-atmosferen sortzaileak. Giro malenkoniatsua, narkotikoa eta zinematografikoa sortzea helburu duen Hardwarea, softwarea, landa grabaketak edo sampleoak biltzen dituen plataforma musikala da hau.
Egoera mental eta emozional berdingabetara eramango gaituzten beat organiko eta aldakorrak. Ñabardura anitzak dituzten atmosferak. Erritmo naturalak, garbiak, sekuentzia ordenatuak; edo guztiz aurkakoa, apurtuak, erauziak, biziak. Ezinezko ahotsak. Inprobisazio sinestezinak. Sentimendu ugaria. Musikan gorpuztutako sentimendua.