The Soulbreaker Company - Jimmy Jazz Gasteiz

THE SOULBREAKER COMPANY

+ Tigreses

 

Ekainak 5 ostirala

Ateak – 20:30 / Emanaldia – 21:00

 

Aurrez: 17 €

The Soulbreaker Company “Sins” diskoarekin itzuliko da, estudioko zazpigarren diskoa, azken Lp-tikzortzi urte igaro ondoren. Chicagoko Electrical Audio ospetsuetan grabatua, Steve Albiniren legatua, bere ekoizpen mitikoen soinu zuzen eta gordina jasotzen du, asepsia teknologikoaren gainetik giza interakzioa lehenetsiz. Lan honetan, taldeak bere heldutasun artistikoa erakusten du rock klasikoa, psikodelia, 80. hamarkadako zertzeladak, folk paisaiak edo pop melodiak modu zehatzean uztartuz, betiere rock garaikideenaren gordintasunarekin.
“Sins” obra organiko eta zintzoa da, bizitasun leherketak eta pasarte inguratzaileak tartekatzen dituena, taldea estatuko rockaren eszenan erreferente temati eta independente gisa sendotuz.
 
Tigreses musikaren sorkuntzara ahalik eta modu intuitiboenean hurbiltzeko moduari buruzko hausnarketa pertsonalaren emaitza besterik ez da, zarata mediatikoa nagusi den gaur egun honetan, sorkuntza-prozesuan sakonki kontziente eta gizatiarra izatea beste asmorik gabe. Horren ondorioz, Canciones Salvajes Vol.1 bere lehen albuma sortu zen, joan den 2025ean argitaratu zena eta orain zuzenekora aurkezten ari dena, horretarako”espreski” sortutako talde batekin.